Autentifikazio-faktore bikoitza: zer da eta zergatik da gomendagarria erabiltzea?

0
91

Mundu guztiak nahi du segurtasuna bere bizitza pribatuan, gure datuak oso garrantzitsuak dira, gure pribatutasuna garrantzitsua da eta, horregatik, babestu egin behar da. Pertsona batzuek erabiltzaileen datuak lapurtzen dituzte hainbat helbururekin; hori gertatzen bada, ezagutzen ez dugun lekuren batean balio bat dutelako da, eta, horregatik, gure pribatutasuna babestu behar dugu.

Horretarako, gaur egun, ia edozein lekutan dugu gure posta-kontuak edo sare sozialak konfiguratzeko aukera, adibidez, “Autentifikazio-faktore bikoitza“. Sistema honek gure kontua seguruagoa egiten du, zergatik? Izan ere, norbaitek, asmo txarrez, gure erabiltzaile-izena eta pasahitza eskuratzea lortzen badu, gure telefono mugikorra fisikoki eduki beharko luke autentifikazio-faktore bikoitz hori eskuratu ahal izateko.

Sistema hau bi modutan konfigura dezakegu. Horietako bat da mugikorrean 30 segundoan behin aldatzen den pasahitz bat edukitzea; beraz, denbora horretan agertzen zaigun pasahitza idazten ez badugu, ez digu balioko. Beste aukera izango litzateke gure mugikorrera SMS bat bidaltzea eta bidali diguten kodea idaztea.

Kontu guztiek ez dituzte bi aukera horiek eskaintzen, baina biak dira seguruak, telefonoa beti egongo baita gurekin. Oraindik ez badituzu zure kontuak horrela konfiguratuta, oso gomendagarria da hori egitea, ez bakarrik zure datuak lapurtu ahal dizkizutelako, baita identitatea ordeztea saihesteko ere. Normalean, konfigurazio horiek “segurtasuna” atala izaten dute. Irakurri ondo argibideak, apuntatu eta gorde oso ondo leku seguru batean eskatzen dizueten guztia, ez igo hodeira (Drive, iCloud, Dropbox… enkriptatu gabeko hodeiak) datu sentikorrak, hala nola pasahitzak edo QR kodeak.

ProtonMail erabiltzen baduzu, hona hemen konfigurazioa egiten lagunduko dizun gida (ikusi gida).

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here