Mezu elektroniko seguru bat erabiltzearen garrantzia

0
121

Pertsona batekin komunikatu nahi dugunean, modu askotara egin dezakegu, posta elektronikoa adibidez, tresna bat izan daiteke. Zerbitzu hau erabiltzeko modu erraza dirudi, baina gauza garrantzitsuak hartu behar dira kontuan.

Gaur egun, mezu elektronikoen aurkako eraso zibernetiko desberdinak daude, batez ere enpresa handiei, enpresa txiki eta ertainei eta edozein pertsonari.

Horregatik, pertsona bakoitzak bere posta elektronikoa babesteko neurriak hartu beharko lituzke. Egin ohi diren eraso handienak “identitatearen ordezkapena” dira. Erasoak maiz gertatzen dira, erasotzaileek erabiltzailearen datuetara sarbidea izateaz gain, erasotutako erabiltzailea ordezkatzeko aukera ere izango dute.

Gure egunerokotasunean ikus litezkeen arazoen adibide garbia da, adibide hau enpresa handian gertatuko balitz, ondorioak handiagoak izan daitezke prestigio galeragatik, langileei egindako kalteengatik eta, agian, galera ekonomikoengatik ere. Pertsona indibidual baten kasuan berriz, bere datuak galtzea edo bere ohoreari kalte egitea eragingo litzaioke, egoeraren arabera, ondorioak desberdinak izango lirateke, baina guztiak negatiboak.

Arrazoi horiengatik eta beste askorengatik, pertsona, enpresa edo lantoki edo ikastetxe bakoitzak neurriak hartu beharko lituzke. Askotan ohartarazi da horrelako arazoez, baina asko kostatzen da neurriak hartzea; askotan, berandu izaten da, eta eraso bat jasan denean orduan neurri horiek hartzen dira.

Posta elektronikoaren segurtasunean hobeto funtzionatzen duen zerbitzuetako bat ProtonMail da. Gaur egun dagoen zerbitzurik seguruena da. Edozein pertsona, enpresa edo lantokiri gomendatzen diot. ProtonMailen funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen xehetasunez ikus dezakezu nola funtzionatzen duen (lotura). Pribatutasuna garrantzitsua da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here