Gaur egun, pribatutasuna funtsezkoa da, pertsona gehienek garrantzia kentzen diote horri. Gure pribatutasuna edozein lekutan egon daiteke, telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua pizten dugunetik argazki bat atera arte, baita Interneten nabigatzen dugunean ere. Gure datuak garrantzitsuak dira, hortaz, gure pribatutasuna garrantzitsua da.
Horregatik sortu da Privacy.eus, Protoneko (ProtonMail eta ProtonVPN) bazkidea den zerbitzu hau. Privacyren helburua erabiltzaileak kontzientziatzea da, pribatutasun indibidualak eta kolektiboak duen garrantziaz. Horretarako, Privacytik gai honi buruzko hitzaldiak ematen ditu, ProtonMail eta ProtonVPN eskaintzen dituzten tresnen erabilera erakusten dira, baita norberaren pribatutasuna babesteko aholkuak ere, maila pertsonalean, zein enpresa-mailan, pribatutasuna bermatzeko. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan
Privacy.eus-ek ez du erabiltzailearen informaziorik jasotzen, Matomo zerbitzua erabiltzen du webgunera egindako bisiten estatistikak eskuratzeko. Inprimakiaren bidez jasotzen den informazioa Protonmailen zerbitzarietan (Suitza) babestuta geratzen da. Jasotzen den helbide elektronikoa harremanetan jartzeko baino ez da erabiliko, ez zaio inori salduko edo daturik emango.
Privacy.eus webgunearen arduraduna Xabier Durruti da. Nor da Xabier Durruti?