Gaur egun, telefono mugikorrek nolabaiteko “adimen artifiziala” dutela uste dugu, ezer egin gabe zerbitzu batzuk eskaintzen dizkigute. Adibiderik argiena arropa denda, taberna bat… leku horretatik irteten garenean, gure telefono mugikorrak egon garen denda baloratzeko eskatzen digu, kasualitatea? Nola daki nire telefono mugikorrak denda horretan egon naizela? Azalpen bat du, batetik, telefono mugikorrak “kokapena” funtzioa aktibatuta eduki dezake, hala bada, baliteke telefono mugikorrak erabiltzailearen mugimendu guztiak jarraitzea eta nonbait gordetzea. Google-k normalean egiten du, beraz, gomendagarria litzateke webgune hau bisitatzea: https://myactivity.google.com/ hemen Google-k zuei buruz dakien guztia egiaztatu dezakezue.
Kontuan izan beharreko beste gauza bat Wi-Fi aktibatuta duzuen edo ez. Wifia denbora guztian aktibatuta egoteak zuen telefono mugikorra erabilgarri dagoen sare bakoitzarekin konektatzen saituko da esan nahi du. Horrela, jarraipen mapa egingo du. Irudian, adibidea ikusi:
Gomendagarria da Wifi batera konektatu nahi ez dugunean. sarea, deskonfiguratu eta konektatu dugun Wi-Fi sarea saihestu, modu honetan gailuak ezarpenak ezabatuko ditu eta, ondoren, Wi-Fi sarea desaktibatu beharko duzu.
Zuen pribatutasuna babestu.