Privacy.eus proiektua erabiltzaileen pribatutasuna eta zibersegurtasuna defendatzeko beharrari erantzuteko. Gaur egungo testuinguru digitalean, non datuen ustiapena eta zaintza masiboa gero eta ohikoagoak diren, ezinbestekoa da tresna egokiak izatea informazioa babesteko sortu da.

Xabier Durruti, ziberinteligentzian (OSINT), UMINT eta informatika forentsean aditua, da egitasmoaren arduraduna. Bere ibilbide profesionala arlo teknikoan eta analitikoan oinarritzen da, eta esperientzia zabala du erakundeei, enpresei zein norbanakoei aholkularitza ematen.

Privacy.eus-ek honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Hitzaldiak eta formakuntza-saioak, modu presentzialean zein online, pribatutasun digitalaren inguruan.
  • Zibersegurtasunari buruzko tailerrak, talde profesionalentzat nahiz ikastetxe eta elkarteentzat.
  • Aholkularitza teknikoa eta estrategikoa, pribatutasunaren defentsan eta datuen babeserako.
  • Informatika forentseko eta informazioaren berreskurapenerako esku-hartzeak, betiere konfidentzialtasun osoz.

Privacy.eus-ek erabiltzaileei prestakuntza eskuragarria eta praktikoa eskaintzen die, teknologiaren erabilera arduratsua eta seguruagoa egiteko. Helburua da pertsonak babestea, ez soilik teknologiaz, baizik eta kontzientziaz eta ezagutzaz ere.

Hitzaldiak edo formakuntza jaso nahi izanez gero, deskargatu hemendik informazio gehiago.