Gaur egun pribatutasuna funtsezkoa da, baina gehienek ez diote behar adinako garrantzirik ematen. Gure pribatutasuna edozein tokitan dago: mugikorra, tableta edo ordenagailua pizten dugunetik, argazki bat ateratzen duguneraino, edo Interneten nabigatzean ere bai. Gure datuak garrantzitsuak dira, eta gure pribatutasuna ere bai.
Horregatik sortu da Privacy.eus, Proton (Proton Mail, Proton Calendar, Proton Drive, Proton VPN eta Proton Pass) enpresaren bazkidea. Privacyren helburua da erabiltzaileak kontzientziatzea pribatutasun indibidual eta kolektiboaren garrantziaz, batez ere teknologiaren arloan. Hori lortzeko, nahi duten pertsonentzat hitzaldiak eta aholkularitza eskaintzen dira, pribatutasuna nola babestu azalduz, betiere ziberinteligentzian adituak diren profesionalen ezagutzak oinarri hartuta.
Xabier Durruti – CEP Privacy.eus
Erabiltzaileen pribatutasunaren defendatzaile irmoa teknologiaren arloan. Langilea eta profesionala lanean. Teknologiaren eta pribatutasunaren arloko hizlaria.
- Ziberinteligentziako teknikari espezialista – OSINT (Open-source intelligence) – Hack by Security.
- Giza iturrien adimena – HUMINT (Inteligencia de Fuentes Humanas) – LISA Institute.
- Advanced Cybersecurity Program – Stanford University.
- Auzitegiko peritajeko eta informatikako unibertsitate-aditua – UNIR Unibertsitatea.
- Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko Euskara Ingurune Digitalean Sustatzeko Batzordeko kide ohia.
- OSINTekin lotutako lanak egiten ditu.
- Segurtasun-auditoriak eta -analisiak eraso informatikoen prebentzioan, edozein esparrutara (enpresak, erakundeak, abokatu-bulegoak) zuzendutako informazioa lapurtzeko. Partikularrei ere bai, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz.
- Erasoei eta defentsari buruzko txostenak sortzen ditu, informazio sentikorra eta konfidentziala lortzeko edo babesteko.
- Proton – Suitza enpresako bazkidea (Proton Mail, Proton VPN, Proton Drive, Proton Calendar, eta Proton Pass).
- Gailu mugikorretan (tabletak edo mugikorrak), ordenagailu eramangarrietan edo mahai gaineko ordenagailuetan galdutako edo ezabatutako informazioa berreskuratzea.
- Pribatutasunari eta segurtasun informatikoari buruzko hitzaldiak eta tailerrak ematen dizkie taldeei, erakundeei, elkarteei, etab. Banaka ere ematen ditu.
- Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
- Ikusi egindako lan batzuk. (informazio gehiago).* https://www.theworldstimes.com/ irakurri hemen elkarrizketa osoa.
- Segurtasun informatikoari buruzko hitzaldia Gasteizko Unibertsitatean: https://vimeo.com/559834066